Politika -
Barometroa
Ciudadanosek gorakadari eutsi dio Estatuan, eta Podemos gainditu du
Urtarrileko CIS inkestaren emaitzen arabera, Albert Riveraren alderdiak hiru puntu egin du gora, eta botoen % 20,7 lortuko lituzke, Podemos eta haren bilguneak gaindituta.
Agentziak | Erredakzioa
Ciudadanosek gora egin du urtarrileko CIS inkestaren emaitzetan, eta hirugarren indar politikoa da orain Espainiako Estatuan. Albert Riveraren alderdiak hiru puntu egin ditu gora, eta botoen % 20,7 lortu lituzte, hauteskundeak egingo balira. Hala, Podemos eta haren bilguneak gaindituko lituzke, alderdi moreak ere puntu erdi gora egin duen arren (botoen % 19).
Abenduaren 21ean Katalunian izandako hauteskudeen ondoren eta Katalunian Konstituzioaren 155. artikulua ezarri ostean Ikerketa Soziologikoen Zentroak egin duen lehen inkesta da urtarrilekoa.
Bestalde, PPk babesa galdu du, ia bi puntu gutxiago (2017ko urrian boto asmoari buruz egindako inkestan baino 1,7 puntu gutxiago). Bozen % 26,3 lortuko lituzke orain. Halaber, PSOEk ere puntu bat baino gehiago galdu du (% 23,1).
Horrenbestez, lau alderdi nagusiek 7 puntuko aldea dute. Boto zuzenari dagokionez, PSOE dago lehen tokian, % 15,9 lortuta. Ondoren, Ciudadanos (% 15,7), PP (% 15,5) eta Podemos (%10,6) leudeke.
Boto asmoaren arloan, ERC dago bosgarren, CIS barometroaren arabera. EAJk ia ez du aldaketarik izan, eta EH Bilduk dezima bat egin du gora.
Azkenik, Coalicion Canariak dezima bat galdu du urriko sondeoarekin alderatuz gero, eta