Politika -

Eusko Jaurlaritza

Terrorismoaren biktimei osoko laguntza emateko Dekretua onartu dute

Batetik, atentatu batek eragindako kalteak konpontzeko neurriak arautuko ditu dekretuak. Era berean, bizimodu normalera bueltatzeko "bideak zabaldu nahi dizkie biktimei".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren biktimei osoko laguntza emateko sistema garatzen duen Dekretua onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Honen bitartez Biktimen Legea garatuko dute, laguntza ekonomikoak zein hezkuntza, etxebizitza eta lanerako laguntzak aurreikusiz.

Batetik, atentatu batek eragindako kalteak konpontzeko neurriak arautuko ditu dekretuak. Era berean, bizimodu normalera bueltatzeko "bideak zabaldu nahi dizkie biktimei".

Etxebizitzetan, ibilgailu, saltoki edo egoitzetan izandako kalteak konpontzeko dirulaguntzak jasotzen ditu dekretu honek. Segurtasun sistemak ezartzeko ere badira laguntzak.

Epaitegietan, defentsa gastuei aurre egiteko edo akusazio bezala aurkezteko neurriak ere biltzen dira gaur onartutako dokumentuan.

Biktimek jasandako zauri fisiko eta psikologikoak artatzeko bideak aurreikusten ditu dekretuak, baita ikasketetarako bekak eta biktimak lan mundura itzularazteko neurriak ere.

Funtzionari publikoen kasuan, lantokiz aldatzeko erraztasunak emango zaizkie eta baita lan-utzialdiak, lanaldi-laburtzeak eta bestelakoak hartzen laguntzeko neurriak bultzatuko dira.

Horrela behar duten biktimek etxebizitzak egokitzeko edo alokairua ordaintzeko laguntzak ere eskaintzen ditu dekretuak.

Diru-laguntzen zenbatekoa eta prozedura edo antolaketa bezalako gaiak zehazten ditu. Halaber, xede bera duten sorospen, babes eta onarpen moduak ere garatzen ditu, esaterako, babes juridikoarekin zerikusia dutenak.

Beti ere, laguntza horiekin jasotako diruak ezingo du gainditu kaltearen beraren kostua, ordaindu beharreko ekintzarena eta ezingo da noski, laguntza bera birritan jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea