Politika -
FRANKISMOAREN IKURRAK
Foru Gobernuak frankismoko ikur bat kendu du NAPIko beirate batetik
Nafarroako armarriaren erdian San Fernandoren ohore-gurutzea zegoen jarrita Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko beirate batean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Gobernuak San Fernandoren ohore-gurutzea zuen irudi bat kendu du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) beirate batetik. Modu horretan, ikurren eta frankismoko biktimen erreparazio legea bete du Uxue Barkosek zuzentzen duen Gobernuak.
1936ko golpe militarra babesteagatik, Franco diktadoreak San Fernandoren ohore-gurutzea eman zion Nafarroari, eta orduko agintariek Nafarroako armarriari gehitu zioten ikur frankista hori.
Kendu berri duten irudi zaharra. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Irudi zaharra kendu eta Vianako Printzea Erakundearen esku utzi du Foru Gobernuak. Horren lekuan, Alberto Chueca erriberritarrak egindako lana jarri dute.