Politika -
Auzitegi Nazionala
Ternera non dagoen esateko eskatu dio ETAren biktima batek Eguigureni
Rosa Alcarazek hiru senide galdu zituen 1987an ETAk Zaragozako kuartelaren kontra egin zuen atentatuan. Erasoaren sustatzailea izatea leporatzen diote desagertuta dagoen ETAko buruzagi ohiari.
Erredakzioa
Rosa Alcarazek, 1987an ETAk Zaragozako kuartelaren kontra egin zuen atentatuan bi alaba eta anai bat galdu zituen emakumeak, Jesus Eguiguren PSE-EEren presidenteari deklarazioa hartzea eskatu du Auzitegi Nazionalean, Jose Antonio Urrutikoetxea, ''Josu Ternera'', ETAko buruzagi ohia non ezkutatzen den esan dezan.
Horixe jakinarazi du Francisco Jose Alcaraz AVTren presidente ohi eta Voces Contra el Terrorismoko egungo buruzagiak.
Rosa Alcarazek idatzia aurkeztu du gaur 2. Instrukzio Epaitegian, Josu Ternera Zaragozako atentatuagatik ikertzen ari den aretoan.
Eguigurenek elkarrizketa batean Josu Ternerarekin "ongi" konpontzen zela eta elkarrekin "askotan" egon zirela esan zuelako iritsi da Alcarazen eskaria.