Politika -
Arkautin
ETAk hildako ertzainei omenaldia egin die Arkautik
Patxi Lopez lehendakariaren hitzetan, "bukatu" ez duen ETAren aurkako "aitzindari-lana eta babes-lana" egiten du Ertzaintzak.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak Ertzaintzaren papera azpimarratu du; lehendakariaren hitzetan, ETAren aurkako borrokan "aitzindari eta babes-lana" garrantzitsuena da Ertzaintza. Ildo horretana, "terrorismoaren amesgaiztoarekin" bukatzeko "lanean jarraitu" behar dela gogoratu du, izan ere, "oraindik ez dugu askatasun osoa lortu".
1985tik ETAk hil dituen 15 ertzaini eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko karguri omenaldia egin die lehendakariak Arkautiko Akademian, Araban.
Memoriaren Eguneko ekitaldien barne dago Arkautin egindako omenaldia; horretan, biktimek parte hartu dute.
"Euskadiko askatasuna eta demokrazia defendatzeagatik hil zituzten" ertzainen lana goraipatu du lehendakariak bere hitzaldian. "Euskal gizartea bere etsaiengandik babesteagatik hil zituzten", gaineratu du.
Poliziek eta agintariek egindako lana "ezin dugu, eta ez dugu ahaztu nahi", ezta, "ordaindu zuten prezioa ere", esan du.
"Gure askatasunaren ikurra delako Ertzaintza erasotzen dute".
Ertzaintzako kideei eskerrak eman dizkie, bizi izan dituzten "une latzengatik".