Politika -

Madrilgo Kongresuan

Batasunari 'bidea mozteko' erreforma tramitera onartu dute

Erreforma honen arabera, hautetsiek kargua galduko dute alderdia legez kanpo utzi eta hamabost egunetan indarkeria "borondatez" gaitzesten ez badute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde Legearen erreforma tramitera onartu du gaur goizean Kongresuak. Erreforma honekin datorren urteko hauteskudeetan ezker abertzalearen parte hartzea saihestu nahi dute.

PSOEk, PPk, CCk, UpyDk eta UPNk testuaren alde bozkatu dute, eta CIU abstenitu egin da.

Erreforma honen arabera, hautetsiek kargua galduko dute alderdia legez kanpo utzi eta hamabost egunetan indarkeria "borondatez" gaitzesten ez badute.

PPko eta PSOEko ordezkariek, José Antonio Bermudez de Castro eta Txiki Benegas, hurrenez hurren, adierazpenak egin dituzte Kongresuan. Bai ETAk eta baita Batasunak ere legeari "iruzur" egin diotela nabarmendu dute, erakundeetan egoteko helburuarekin. "Bide horiek eragotzi nahi ditugu erreforma honekin", esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea