Politika -

Ezker abertzalea

Brouard eta Muguruza omenduko dituzte Bilbon, hilaren 20an

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia, Bilboko Casillan, 'Izan zarelako gara. Irabaziko dugu', lelopean. Edurne Brouard eta Elene Bartolome familiarrek aurkeztu dute ekimena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko kideak omenduko dituzte Bilbon hilaren 20an, ekitaldi politiko batean. Brouard eta Muguruza 1984. eta 1989. urtean tiroz hil zituzten, hurrenez hurren.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia, Bilboko Casillan, ''Izan zarelako gara. Irabaziko dugu'', lelopean. Edurne Brouard eta Elene Bartolome familiarrek aurkeztu dute ekimena, Tasio Erkizia eta Jose Ramon Etxeberria ezker abertzaleko kideekin batera.

Santiago Brouarden alabak omenaldiaren harira egindako adierazpena irakurri du gaur hedabideen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea