Politika -
Popularrek
Otegiren hitzak 'egia edo gezurra' diren argitzeko eskatu diote PSOEri
Gonzalez-Pons PPko bozeramailearen hitzetan, "Terrorismoaren aurkako Ituna indarrean zegoen, su-etenik ez zen egon eta Gobernuak publikoki esan zuen ETArekin elkarrizketarik ez zeukala".
Erredakzioa
Arnaldo Otegiren hitzak "egia edo gezurra diren" argitzeko eskatu dio PPk Espainiako Gobernuari eta PSOEri. Auzitegi Nazionalean Otegik esan du "Gobernuko presidenteak" Anoetako ekitaldiko hitzaldia entzun egin zuela, baita baloratu ere.
Esteban Gonzalez-Pons PPko bozeramailearen hitzetan, Anoetako ekitaldia egin zutenean, "Terrorismoaren aurkako Ituna indarrean zegoen, su-etenik ez zen egon eta Gobernuak publikoki esan zuen ETArekin elkarrizketarik ez zeukala".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea