Politika -

Anoetako ekitaldia, auzitan

Eguigurenek ukatu egin du Anoetako ekitaldiaren edukiaren berri zuela

Epaimahaiko presidentea oso zorrotz agertu da defentsaren galderekin, eta Anoetako proposamenaren edukiari buruzko guztiak debekatu ditu. Epaia emateko prest geratu da epaiketa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak aitortu du jakin bazekiela "ezker abertzaleak" Anoetako ekitaldian proposamen bat aurkeztuko zuela, "Espainiako eta Euskadiko herritarren erdiek bezala", &' || 'nbsp;"kazetariek zabaldu zutelako". "Ez zen sekretua", nabarmendu du.

Nolanahi ere, gaineratu du ez zuela "edukia" ezagutzen, "adierazpen bat" aurkeztuko zutela baino ez.

Buruzagi sozialistak lekuko gisa deklaratu du gaur goizean, defentsak eskatuta,&' || 'nbsp;2004ko azaroan, Anoetako ekitaldian, terrorismoa goratzea egotzita Arnaldo Otegi, Joseba Alvarez eta Joseba Permach Batasuneko buruzagi ohien aurka atzo abiatutako epaiketan.

Galdeketan, Alderdi Sozialistak proposamenaren eta ekitaldiaren berri izan zuen galdetu dio Jone Goirizelaia abokatuak, baina Fernando Garcia-Nicolas epaimahaiko presidenteak ez dio erantzuten utzi.

Oro har, epailea oso zorrotz agertu da defentsaren galderekin, eta ez ditu baimendu PSOEren balizko ezagutzari buruz eta Anoetako proposamenaren edukiaz egindakoak. Hori horrela, Goirizelaiak salatu du epaiketan eskubideak "urratzen" ari direla, eta uko egin dio galdeketarekin jarraitzeari.

Deklarazioaren hasieran, Eguigurenek esan du "harro" dagoela espainiarra izateaz, eta "gauza guztien gainetik bere lurra maitatzen duen euskal herritarra" ere badela.

PSE-EEko presidenteak azaldu du auzipetuak ezagutzen dituela, baina ukatu egin du haiekin edo haietako baten batekin harreman berezirik izatea. "Elkar ezagutzearen ondorioz sortzen den adiskidetasun normala daukagu", esan du.

Aldeen ondorioak

Deklarazio guztiakamaitu eta gero, abokatuek auzipetuei aringarriak ezartzea eskatu dute,"bidegabeko atzerapenik gabeko epaiketa izateko eskubidea" argudiatuta.

Teresa Sandoval fiskalak berretsi egin du 18 hilabeteko espetxe zigor eskaera.

Otegiren azken hitza

Arnaldo Otegi gaur esan duenez, "bide baketsuen" aldeko apustua egiten du eta "indarkeriaren erabilera, proiektu politiko batinposatzeko, arbuiatu egiten du". Halaber, esan du ezker abertzaleak Saharakoherriaren aldeko mezu bat zabaldu duela, Aaiunen egunotan bizitzen aridiren egoera dela eta.

Ika-mika Eguigurenen emaztearen eta AVTren artean

Eguigurenen deklarazioa amaitutakoan, haren emazteak (Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea) eta Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak liskarra izan dute.

Izan ere, Romero Pedrazarengana joan da eta zera esan dio: "Hiltzen gaituzten egunean ez etorri negar egiten".

AVTko presidenteak azkar erantzun dio: "Gu dagoeneko hil gaituzte".

Polemika zitazioa dela eta

Eguigurenen zitazioak polemika handia piztu zuen, batik bat PPn, baina baita PSOEko sektore batzuetan ere. Hori dela eta, Patxi Lopez lehendakariak defendatu behar izan zuen PSE-EEko presidentea, eta "bizitza osoa herrialde honetan askatasuna eta bakea defendatzen" eman duen "pertsona ona" dela adierazi zuen.

Atzoko saioan, auzipetuek ez zuten haren izena aipatu, baina Alderdi Sozialistak Anoetako ekitaldiaren eta ezer abertzaleak han aurkeztu zuen proposamenaren berri zuela ziurtatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea