Politika -
Elkarrizketa ETB-2n
EAJ: 'Ezker abertzalearen apustua zinezkoa, baina berantiarra da'
Hala ere, Andoni Ortuzarren esanetan, "beste gauza bat da zinezko apustu horrek ezker abertzale politikoaren eta ETAren ehuneko ehuna hartzea".
Erredakzioa
Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJren presidenteak esan duenez, "gure ustez ezker abertzalearen apustua zinezkoa da. Gustatuko zitzaidakeen askoz arinago izan balitz, gaineratu du, baina "hobe da berandu inoiz ez baino".
Hala ere, ETBk egindako elkarrizketa batean esan duenez, "beste kontu bat da zinezko apustu horrek ezker abertzale politikoaren ehuneko ehuna hartzea". "Eta, gehienbat, zalantzan jartzen dugu ETAren ehuneko ehuna hartzen duenik".
Gainera, adierazi du garai hartan, Anoetako ekitaldia baino lehen, "guztiek" ezagutzen zutela "zerbait pasatzen ari zela ezker abertzalearen baitan", eta, sinesgarritasun handiago edo gutxiagorekin, "ezker abertzaleak proposatutako mezuak aintzat hartu ziren".
"Garai hartan, ezker abertzaleak nahiago zuen PSE-EEk solaskide lanak egitea EAJ egitea baino. Eta uste dut, normalena litzatekeela, Alderdi Sozialistak eta Espainiako gobernuak Anoetako mezuaren jakinaren gainean izan balira", zehaztu duenez.
Eguiguren, koherentea
Jesus Eguiguren PSE-EEren presidentearen lekukotzari dagokionez, esan du berak beti mantendu izan duela "kontu horri lotutako diskurtso politiko koherente bat". "Beste gauza bat izango da bere alderdiarekiko harremanean eta bere alderdiak Pprekin dituien harremanetan oztopo den".