Politika -
Ministroen Kontseilua
Rubalcabak ez du Brian Currinen bitartekari lana onartzen
Bestalde, Jesus Eguiguren PSEko presidentearen "lintxamendua" ez duela onartuko ohartarazi du.
Redacción
Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteordeak Brian Currin abokatu hegoafrikarraren bitartekari lana ez duela onartzen adierazi du. Rubalcabaren hitzetan, Currinek Batasunaren eta ETAren arteko bitartekari lana egiten du soilik.
"Ez ditugu bitartekaririk nahi. Ez ditugu behar", esan du. Ildo horretan, bitartekariak elkarrizketak daudenean soilik erabilgarriak direla aipatu du, eta "ez dago, eta ez da egongo elkarrizketarik", ohartarazi du Rubalcabak Ministroen Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan.
Bestalde, Jesus Eguiguren PSEko presidentearen "lintxamendua ez duela onartuko" adierazi du, ETAko terrorismoaren bukaerari buruz iritzi ezberdina izan arren.
Lehen presidenteordeak azaldu duenez, atzo Eguigurenekin hitz egin zuen, gaur Auzitegi Nazionalean Arnaldo Otegiren aurkako epaiketa berriro hasi baino ordu batzuk lehenago.
Eguiguren PSEko presidente gisa jarraitzearen harira, Rubalcabak ukatu du gai horren inguruan barne-eztabaida dagoenik.
Bestalde, "zalantza handiak" ditu Eguigurenen deklarazioak Otegiren defentsari lagunduko ote dion.