Politika -

PSOE

'Militanteei ahots gehiago' emateko konpromisoa defendatu du Idoia Mendiak

PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, 'militanteek alderdian protagonismo gehiago dutela sentiaraztea da' konpromiso horren helburua.

Idoia Mendia, PSOEren batzorde federalean. EiTB
Idoia Mendia, PSOEren batzorde federalean. EiTB
Idoia Mendia, PSOEren batzorde federalean. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak defendatu duenez, "militanteei modu zuzenean ahots gehiago" eman behar zaie, "PSOEn protagonismo gehiago dutela senti dezaten".

PSOEk gaur goizean Aranjuezen egindako batzorde federalean hartu du parte Mendiak. Alderdiaren barne-arau berriak onartzeko bildu da kongresuen arteko organo nagusia. Militanteei indar gehiago emango zaie arau horiekin, PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera.

Hala, "araudi berriarekin alderdiaren kongresuan lortutako akordioak islatu" direla nabarmendu du buruzagi sozialistak.

Bestalde, kongresuen arteko organo nagusiak EAJ eta PSEren arteko akordioaren alde bozkatu zuela gogoratu du Mendiak. Gaur egun, "erabaki horren onurak baieztatu daitezkeela" nabarmendu du. Izan ere, "guztiz desberdinak diren bi alderdik Euskadiren etorkizuna elkarrekin eraikitzeko" erabakia hartu zutela goraipatu du.

Mendiaren iritziz, gaur egun "Euskadin dagoen egonkortasun instituzionala akordio horri esker" lortu da: "ekonomiaren, lanaren, hezkuntzaren eta osasunaren alde lanean ari baldin bagara, itun horri esker izan da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Sozialista Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea PSE-EE albisteak Gaurko azken orduko albistea