Politika -

Kritikak Brian Currini

EAJk, PSEk eta PPk Currinen azken proposamenak kritikatu dituzte

PSEk ETAri "sari politikorik" ez diotela ordainduko adierazi du. PPk, bestalde, "Euskadin gure arazoak konpontzeko gai" garela azpimarratu du eta Urkulluk, berriz, "espekulazioekin" amaitzea eskatu du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alderdi Jeltzaleak kritika egin dio Brian Currin abokatuak ETA-ren balizko su-etenaz esandakoari. Iñigo Urkulluk esan du ETAren inguruan denek hitz egin edo espekulatu beharko luketeela gutxiago.

Urkulluk esan du mezu bakarra dagoela ETAri esateko, bortxakeria behin betiko utzi behar duela.

PSE: Su-etenagatik ez da "prezio politikorik ordaindu behar"

Brian Currinek alderdien mahai baten alde egindako proposamenak "ETAri prezio politikoa" ordaintzea ekarriko lukeela salatu du Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak.

Pastorrek Alfredo Perez Rubalcabak bitertekaritzaren inguruan esandakoak berretsi ditu, hau da, Gobernuak ez duela "bitartekaririk behar, eta ez ditu eskatuko, izan ere bitartekearien beharra izateko elkarrizketa prozesu bat egon behar du eta ez dago horrelako prozesurik, ez orain ezta etorkizuenan ere".

PP: "Ez dugu kanpoko inoren beharrik"

Euskadiko alderdi ''popularrak'' ere, zalantzan jarri dute bitartekaritzaren beharra. Iñaki Oyarzabalek esan du euskaldunok gure arazoak konpontzen badakigula eta ez dugula kanpotik etorritako inoren beharrik.

Currin Batasunak ekarritako bitartekaria izanik, ETAren inguruko planteamenduak eta mundu horren ikuspuntu desitxuratu eta nahasiak azaltzera etorri dela esan du.

Currinen lana babestu du EAk

Pello Urizar EAren idazkari nagusiak Brian Currin abokatuaren bitartekari lana babestu du "normalkuntza eta bake errealitate batera hurbiltzen" duelakoan.

EAren idazkari nagusiak uste du Currinen eta gainerako nazioarteko bitartekarien lana "oso garrantzitsua" dela, izan ere, "agerian uzten du nazioarte mailan bake eta normalkuntza prozesua babesteko aukerak daudela".

Lokarrik Currinen alde egin du

Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak kritika guzti horien aurka egin du eta atentzioa Currinengan jarri beharrean bakea behin betiko lortzeko dagoen aukerari kasu egitea proposatu du.

Riosek, zehazki, sozialistek egindako kritiken inguruan aritu da. Bere ustez, sozialistek "kontraesanean" jausi dira. "Bitartekorik ez dutela nahi diote, neutralak izan behar dutela. Baina Currinek proposamen zehatzak egin ditu, Bruselako Adierazpena bezalakoak, eta horretan lanean dihardu", azpimarratu du Lokarriko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea