Politika -
Kanpaina berria
ETAren mehatxua gogoraziko du Gesto por la Pazen kanpainak
Kanpainak azaroaren 21era arte iraungo du. Egun horretan, Bilboko Arriaga plazan bildu eta ETAri "bizitzaren arlo guztietatik desagertzeko" eskatu diote.
Erredakzioa
Gesto por la Pazek "ETA es nuestra amenaza. Desegin dadila" kanpaina aurkeztu du larunbat honetan. Ekimen honen bitartez, eta kartelak eta postalak erabiliz, "ETAk bere desegitea iragartzen ez duen bitarteaz bere mehatxupean gaudela" gogorarazi nahi diote gizarteari.
Kanpaina honek azaroaren 16an ospatuko den Tolerantziaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du. Egun horretan "ETAren mehatxuak tolerantzia bere osotasunean garatzea galarazten duela" azpimarratuko dute.
Ekimenari hilaren 21ean emango diote amaiera Bilboko Arriaga plazan. Helburu nagusia "ETAri mehatxuak egiteari utzi eskatu eta gure bizitzaren esparru guztietatik desagertzeko exijitzea da, herrialde honetako egunerokoan muturrak sartzeari behin betirako uztea".
Gainera, indarkeria eta politika bi errealitate "bateraezin" direla adierazi dute, "ezin dira inola ere bateratu". Honen harian "banda terrorista batekin negoziatzerik ez dagoela" gaineratu dute.