Politika -

ESKURA

Martxan da Aiete Jauregian giza eskubideei buruzko Eskura zentro pedagogiko berria

Hezkuntzari eta giza eskubideei lotutako unitate didaktikoak eta dokumentazioa herritarren zein erakundeen eskura jarriko ditu.

Iñigo Urkullu lehendakaria. ETBren bideotik ateratako irudia.
Iñigo Urkullu lehendakaria. ETBren bideotik ateratako irudia.
Martxan da 'Eskura' zentroa, giza eskubideen inguruko bulegoa

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera martxan da Eskura Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroa Donostiako Aiete Jauregian, eta hezkuntzarako baliagarria izango den giza eskubideen alorreko materiala "biltzea, sortzea eta gizarteratzea" izango du helburu.

Eskura zentroa abian jartzeko hitzarmena sinatu dute gaur Iñigo Urkullu lehendakariak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak. Hezkuntzari eta giza eskubideei lotutako unitate didaktikoak, ikus-entzunezko dokumentazioa, testuak, literatura eta musika obrak euskal gizartearen eskura ipiniko ditu. Halaber, urteko bi ekimen izango ditu ardatz: nazioarteko mintegi bat eta Giza Eskubideei buruzko Baliabide Pedagogikoen Tokiko Azoka bat.

Egun giza eskubideen memoria eta hezkuntza alorrean Euskal Autonomia Erkidegoan dauden azpiegiturentzako pieza osagarria izango da.

Eskurak gaur ekin dio bere ibilbideari, zentroa bultzatu duten hiru erakundeek (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala) hitzarmena sinatu ostean. Lehenengo fasea 2019ko ekainaren 30era arte luzatuko da eta fase horretarako 266.400 euroko aurrekontua izango du zentroak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Berriak Politika Donostiako informazioa Urkullu albisteak Albisteak Gipuzkoa Eneko Goia bideoak Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Markel Olano Albisteak Gaur Eguneko albisteak Adiskidetzea Euskadin Terrorismoaren Biktimak Giza eskubideak albisteak