Politika -

Manifestazioa Donostian

Ehunka pertsonak eskubide politiko eta zibilen errespetua eskatu dute

Manifestazioan Aralar, EA, Alternatiba, LAB eta ezker abertzaleko ordezkariak izan dira, Auzitegi Nazionalak Segiko kide izateagatik zigortutako 15 gazterekin batera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona bildu dira Donostian ''Eskubide politiko eta zibil guztien alde. Gazteria aurrera!'' lelopean manifestazioa egiteko. Martxarako deia Aralarrek, Alternatibak, EAk, ezker abertzaleak, LAB, HIRU eta STEE-EILAS eta Segiko kide izateagatik zigortutako gazteek egin dute.

Manifestazioa 17:30ak aldera hasi da Donostiako udaletxean eta Gipuzkoako hirigunetik igaro da.

Martxaren aurretik Ertzaintzaren talde bat joan da eta ibilbidean zehar ''Errepresioa ez da aldaketa'', ''Epaiketen gainetik, gazteria aurrera'' eta ''Gazteak gara, ez terroristak'' bezalako leloak bota dituzte, independentziaren aldeko oihuekin batera. Manifestazioa Donostiako Boulevarrean amaitu da. Bertan manifestua irakurri dute "Euskal Herria etapa politiko berri batean" dagoela esanez eta "elkarrizketa eta akordioa ardatz moduan hartuta herriak bizi duen gatazka politikoari irtenbidea bilatzeko garaia dela" azpimarratuz. Hori posiblea izateko, "norgehiagoka bide politikoak, baketsuak eta demokratikoak erabiliz" bakarrik eman daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea