Politika -

Erantzuna

Urkulluk "ez du bere isiltasun ituna betetzen", Pastorren esanetan

EAEko sozialisten bozeramaileak EAJren buruzagiari erantzun dio. "Patxi Lopezen Gobernuak egiten duen moduan", terrorismoaz "gutxi" hitz egin, baina "asko lan egin" behar dela azpimarratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak "terrorismoaren inguruan eskainitako isiltasun ituna ez betetzea" leporatu dio Iñigo Urkullu EAJren presidenteari.

"Terrorismoaz gutxi hitz egin eta asko lan egin behar da, Patxi Lopezen Gobernuak egiten duen moduan", gaineratu du Pastorrek.

Tomas Meabe (1879-1915) Gazte Sozialisten fundatzailearen omenez Derion (Bizkaia) egindako ekitaldi batean, Pastorrek gogor jo du EAJren kontra, Eusko Jaurlaritza "kosta ahala kosta porrotera eramateko estrategia" aurrera eramaten ari dela leporatu dio.

Era berean, PSE-EEren militantziari eta jarraitzaileei "adi" egon daitezela eskatu die, "ez daitezela EAJren aurreikuspen txarrekin engainatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea