Politika -

Batasunaren proposamena

Zabaletak baztertu egin du Aralar NaBaitik ateratzea

Aralarreko koordinatzaileak azaldu du zuzendaritza batzordeak aztertu egin beharko duela koalizioan joateko Batasunak egindako proposamena, baina eurek "sinatutakoa" betetzen dutela aurreratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta NaBaiko bozeramaile eta Aralarreko koordinatzaile nagusiak adierazi du koalizio nazionalista "irekita" dagoela "aldez aurretik ezarritako printzipioak" bete eta barruan sartu nahi diren alderdiei.

Zabaletak hala erantzun dio gaur goizean Nafarroako hauteskundeetara koalizioan joateko ezker abertzaleak Aralarri eta EAri atzo egindako proposamenari.

Buruzagi abertzaleak zehaztu du alderdiaren zuzendaritzak proposamena aztertu eta gero emango duela erantzun ofiziala, baina bere apustua NaBai dela eta "sinatutako akordio guztiak" bete egiten dituztela aurreratu du.

Zabaletaren esanetan, "ezker abertzalearen beste sentsibilitateak alderdi politikoei egindako proposamena da", eta beraz, "alderdiek erantzun behar dute, ez NaBaik".

Aralarreko buruak nabarmendu du NaBai "Nafarroako politika aldatzen ari den egitura politikoa" dela, eta "Nafarroako herritar gehienek" uste dutela hori dela "aldaketa" zuzendu behar duen eragilea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea