Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Traperok Auzitegi Nazionalean deklaratu du 2018ko otsailaren 23an

Politika

Auzitegi Nazionala

Lamelak ukatu egin du Fiskaltzak Traperorentzat eskatutako fidantzapeko askatasuna

Agetnziak | Erredakzioa

2018/02/23

Fiskalak 50.000 euroko fidantzapeko askatasuna eskatu du Traperorentzat, baina Carmen Lamelak fidantzarik gabe aske uztea agindu du. Hala ere, ezarritako kautelazko neurriak mantendu ditu.

  • Josep Lluis Trapero Auzitegi Nazionalera heltzen. Argazkia: EFE.

    Josep Lluis Trapero Auzitegi Nazionalera heltzen. Argazkia: EFE.

    Josep Lluis Trapero Auzitegi Nazionalera heltzen. Argazkia: EFE.
  • Whatsapp
  • Bidali

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen komandante ohia aske utzi du ostiral honetan, Fiskaltzak, U-1ean izandako jokabidea dela eta, eskatutako 50.000 euroko fidantzapeko askatasuna ukatu eta gero.

Auzitegiko iturriek jakinarazi dutenez, Pedro Rubira Auzitegi Nazionaleko fiskalak Trapero fidantzapeko askatasunean uzteko eskatu dio epaileari, sedizio delituagatik bi ordu eta erdiz deklaratzen egon ostean.

Urriaren 16an izan zen Traperok Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean egin zuen azken agerraldia. Fiskaltzak fidantzarik gabeko espetxeratzea eskatu zuen orduan eta, orain bezala, aske utzi zuten azkenean, kautelazko neurriak ezarrita (hamabost egunean behin epaitegietan aurkeztu beharra, pasaportearen bahiketa, Espainiatik kanpo ateratzeko debekua eta helbide eta telefono zenbakia zehazteko beharra).

08:30ean heldu da Auzitegi Nazionalera, Carmen Lamela epailearen aurrean hirugarren aldiz deklaratzeko. Lamelak sedizio delitua egotzi dio, U-1ean izandako jokabidea dela eta. Trapero bere abokaturekin, Olga Tubaurekin, heldu da Auzitegi Nazionalera.

Era berean, Ferran Lopez Esquadra Mossoen egungo buruak ere gaur goizean deklaratu du Auzitegi Nazionalean, lekuko gisa.

FERRAN LOPEZ Mossos EFE

Ferran Lopez Auzitegi Nazionalera heltzen gaur goizean. Argazkia: EFE.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena