Politika -

Proposamena

EA: 'Batasunaren proposamena urrats garrantzitsua izan daiteke'

Atzo ezker abertzaleak aurkeztutako proposamena aztertu egin dute Eusko Alkartasunako zuzendaritza nazionalean. Aurretik eraikitako zubiak ez dituztela apurtuko nabarmendu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasunaren ustez, ezker abertzalearen proposamena "urrats garrantzitsua izan daiteke" aldaketaren aldeko sentsibilitate guztiak "bateratzeko" eta "eskuineko alderdiak Nafarroako erakundeetatik kanporatzeko".

Atzo ezker abertzaleak aurkeztutako proposamena aztertu egin dute Eusko Alkartasunako zuzendaritza nazionalean.

Eusko Alkartasunak bere konpromisoa berretsi du "indar metaketaren alde", Nafarroa Bai ireki eta anitz baten alde eta Nafarroan "hain beharrezkoa den aldaketa politikoaren alde".

"Egoera politiko berri honek abertzaleen arteko elkarlanak eskatzen ditu".

Hala ere, "indarrean dauden lanak" ez ditugula etengo gaineratu du EAk. "Zubi berriak eraiki behar ditugu, eta ez aurrekoak apurtu", gaineratu du. Horregatik, "indar metaketaren alde" agertu da EA, Nafarroa Bai "ireki eta anitz batekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea