Politika -

2011ko hauteskundeak

EAJ Diputazioetatik kentzea izango da PSEren helburu nagusia

Diputazioetako aurrekontuak adostea "txeke zuria" ematea ez dakarrela berretsi du Pastorrek. Horrez gain, aurrekontuen inguruan "negoziaziorik" ez dutela hasi nabarmendu du sozialistak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren urteko hauteskundeei begira, EAJk hiru Diputazioetan duen "agintzaritza" kentzea izango da sozialisten helburu nagusia, gaur Jose Antonio Pastor bozeramaileak azpimarratu duenez.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako aurrekontuak adostea "txeke zuria" ematea ez dakarrela berretsi du Pastorrek. Horrez gain, aurrekontuen inguruan "negoziaziorik" ez dutela hasi nabarmendu du sozialistak.

Negoziazioa abian jartzeko "bi aldeen borondatea" beharrezkoa dela uste du Pastorrek. Bere hitzetan, sozialistek "borondate hori mahai gainean" jarri dute dagoeneko. "Orain, beste aldeak, hau da EAJk eta aldun nagusiek, elkarlanerako borondate hori erakutsi behar dute", gaineratu du.

PSEren erakundeak "finkatzea" eta Euskadin "emaitzak hobetzea" izango dira sozialisten helburu nagusiak.

Aralarrek Gipuzkoako zerrendaburuak aurkeztu ditu gaur goizean. Ekitaldian, Aintzane Ezenarrok esan du PSEk eta PPk osatzen duten blokea "berrosatzeko hirugarren ahalegina" izango dira 2011ko hauteskundeak. "Hauteskunde hauetan euskaltatasuna dago jokoan, eta hor gure apustua argia da: Nafarroan binomio baztertzaile horri buelta ematea eta Foru Aldundietan eta herrietan gehiengoaren kontrako binomio horrek boterera hartzea ekiditea", esan du Ezenarrok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea