Politika -

Salaketa jarri diote

Eguigurenek ez du ETA goratu, Fiskaltzaren ustez

Daniel Campos fiskalak Ruz epaileari eskatu dio Voces del Terrorismo elkartearen salaketa ez onartzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesús Eguiguren PSEko presidenteak ETA goratu duela esatea "oinarririk ez daukala" erantzun dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Voces contra el Terrorirismo elkarteari. Legealdi honetan ETAren amaiera ikusiko duelako zoriontsu dagoelako esan zuen Eguigurenek La Sextako saio batean, eta hitz horiengatik salaketa jarri zioten Voces contra el Terrorismoko arduradunek.

Daniel Campos fiskalak Ruz epaileari eskatu dio salaketa ez onartzeko. Voces contra el Terrorismok ETA goratzea eta biktimak mesprezatzea leporatu dio Jesús Eguigureni.

Fiskalaren ustez, Eguigurenek ez zuen ETA goratu, legealdi honetan talde armatuaren bukaera ikusiko duelako esan zuenean.

"Alderantziz, ETA bukatuko delako norbait zoriontsu agertzen bada, ETA goratzen ari dela esatea ez du oinarririk", esan du fiskalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea