Politika -

Ika-mika Katalunian

Mobile World Congressen inaugurazioan izan dira Colau eta Generalitatea, erregearekin

Bartzelonako Musika Jauregian erregeari eman beharreko ongietorrian ez bezala, irekiera ekitaldian izan da alkatea eta gainerako agintariak.

Colau eta erregea azokaren berrikuntzak aurkezteko bileran. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Santamaria, erregea, Nadal eta Colau MWC 2018an. Argazkia: EiTB
Mobile World Congressen inaugurazioan izan dira Generalitatea eta Colau

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mobile World Congress (MWC) nazioarteko azoka teknologiko ezaguna "normaltasunez" inauguratu dute astelehenen honetan, atzoko tirabira alde batera utzi eta ekitaldian izan dira Kataluniako Gobernuko eta Bartzelonako Udaleko ordezkariak (ERCkoak eta CUPekoak kenduta), Felipe VI.arekin.

Bartzelonako Musika Jauregian erregeari egin ohi zaion harreran ez egotea erabaki zuten atzo Ada Colau Bartzelonako alkateak eta Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak, Felipe VI.ak Kataluniako auzian azaldu duen jarreragatik protesta egiteko.

Astelehen honetan, ordea, azokaren berrikuntza nagusiak aurkezteko bileran eta inaugurazio argazkia egiteko ekitaldian izan da Colau, erregearengatik urrun samar kokatu den arren.

 

 

Han izan dira Joaquim Nin Generalitateko Presidentetza idazkari nagusia eta Pau Villoria Kataluniako Gobernuko Enpresa eta Ezagutza Departamentuko burua ere.

Espainiako Gobernuaren izenean, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea, Alvaro Nadal Energia ministroa eta Enric Millo Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkaria joan dira inauguraziora. Nuria Marin L'Hospitalet de Llobregateko alkatea (PSC) ere bada bertan.

Erregearen eta Colauren arteko elkarrizketa

Espainiako erregeak Ada Colau Bartzelonako alkateari erantzun zion atzo "legea betetzen dutenen eta betetzen ez dutenen artean ezin duela bitartekaritza lanik egin" esateko. Horrez gain, Konstituzioa eta Estatutua defendatzeko dagoela Katalunian azaldu zion Felipe VI.ak.

Hala azaldu dute atzo gauean Colauk eta Felipe VI.ak izandako elkarrizketa entzun zuten lekukoek. Colau erregearengana hurbildu zen Musikaren Jauregian eta harekin hitz egin zuen Mobile World Congresseko (MWC) parte hartzaileei ongietorria egiteko antolatutako afaria hasi baino lehen.

Colau ez zen erregeari egindako harreran egon. Bestalde, Katalunian bitartekari lana egitea eskatu, eta erregeak "oso edukazio onez" erantzun zion "haren zeregina Konstituzioa defendatzea dela". Bartzelonako alkateak berak kontatu du RAC1 irratiari eskainitako elkarrizketan.

Halaber, "Konstituzioa modu askotan defenda daitekeela" argudiatu zion erregeari, Colauk azaldutakoaren arabera. Horrenbestez, "urriaren 1eko erreferendumaren ostean emandako hitzaldian "enpatia" gehiago erakustea espero zuela esan zion, "jarrera bateratzaileagoa" izateaz gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika albisteak Bartzelona argazkiak Espainiako Felipe VI.a bideoak Alderdi politikoak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako Generalitatearen albisteak