Politika -

TERRORISMOA

Nafarroako Parlamentuak ETAren estortsioa gaitzetsi eta enpresariak omenduko ditu

Bestalde, UPNk bultzatuta, estortsioen egileak eta horietan parte hartu zuten kolaboratzaileak epaitzeko ikerketa abiatzeko eskatuko diote Espainiako Gobernuari.

Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EFE.
Nafarroako Parlamentua.
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresari eta profesional nafarrek ETAren partetik jasandako atentatuak, mehatxuak eta estortsioak gaitzetsi eta horiei omenaldia egiteko deklarazioa onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bilduren abstentzioarekin.

Bestalde, UPNk bultzatuta, estortsioen egileak eta horietan parte hartu zuten kolaboratzaileak epaitzeko ikerketa abiatzeko eskatuko diote Espainiako Gobernuari.

Era berean, unibertsitateekin batera, dibulgazio eta erakusketa lana egitea eskatuko diote Nafarroako Gobernuari, biktimen anonimatua babestuta, estortsioaren nondik norakoak (kopurua, tresneria, konplizitateak eta gizartean eta ekonomian izandako eragina) azaltzeko.

Ildo horretan, omenaldi ekitaldia egitea adostu dute, enpresari horiek guztiak suspertzeko. Gainera, plaka bat jarriko dute Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitzaren aurrealdean, horrekin lankidetzan.

Ekimen horren bultzatzailearen, Iñaki Iriarteren, hitzetan, ETAren biktima guztiak aintzatetsi behar dira, eta batzuek autokritika egin behar dutela gaineratu du, gizarte osasuntsu, adiskidetu eta suminik gabeko eztabaidak izateko gai dena lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Nafarroa ETA albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Parlamentuko albisteak Euskal enpresak azken ordukoa