Politika -

Alicia Croft

Etorkinen aurka borrokatzeko bideo-jokoa sortu du Kataluniako PPk

"Erreskatea" da bideo-joko honen izena. Noves Generacions, alderdi popularreko gazteen elkarteak sortu du. PPCko burua kaio baten gainean agertzen da, Kataluniako arazoak konpontzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legez kanpoko etorkinen aurka eta independentisten aurka borrokatzeko bideo-joko bitxia sortu du Kataluniako PPk. Bideo-joko honetako protagonista Alicia Sánchez-Camacho hautagaia da; ''Alicia Croft'' ezizenarekin borroka egingo du.

"Erreskatea" da bideo-joko honen izena. Noves Generacions, alderdi popularreko gazteen elkarteak sortu du. PPCko burua kaio baten gainean agertzen da, eta Kataluniako hiritarren arazoak konpontzeko, zerutik "ideiak bota behar ditu". PPCren web orrian dago jokoa, eta mugikorretan ere erabili daiteke. Independentisten zepelin baten aurka tiro egin behar du Alicia Croftek jokoan zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea