Politika -

Eusko Jaurlaritzaren erreminta

Bakeguneak elkarbizitzaren eta baloreen hezkuntza sustatuko du

Gaurtik aurrera, hezkuntza sistemak laguntza pertsonalizatua eta birtuala izango du, Barakaldoko Berritzegunean eta baita eskolabakegune.euskadi.net web orrialdeari esker.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Bakegune, elkarbizitza eta baloreetan oinarritutako hezkuntza sustatuko duen erreminta, aurkeztu du. Ekimen hau Bizikidetasun Demokratikoa eta Indarkeria Deslegitimatzearen Planaren barne dago.

Plan honen ardatz nagusiak hauek dira: instituzio demokratikoen defentsa eta edozein terrorismo motaren deslegitimatzea, "konkretuki, ETArena" dio sailburuak, "etorkizunean iritzi bat defendatzeagatik mehatxupean bizi diren pertsonak askeak izan daitezen".

Isabel Celaák azaldu duenez, tolerantzia, hiritartasuna, enpatia, bakea, begirunea eta antzeko bertute hiritarraz arituko da bakegune hau, eskola "hezkuntza osoa eta integrala aplikatu daitekeen gune publiko bakarra baita".

Hezkuntza eredu hau praktikara eramateko ekintzetako bat, biktimen testigantza eskoletako geletara eramatea da. 12 ikastetxeentzat egin zen ekimena dugu, baina eskaintza handiagoa izan da, hori dela eta, 50 ikastetxeetara zabalduko da hiru euskal hiriburuetan. Datorren urtean hezkuntza sistemak material eguneratua izango duela adierazi du Bakeguneak dituen helburuei aurre egiteko.

Gaurtik aurrera, hezkuntza sistemak laguntza pertsonalizatua eta birtuala izango du, Barakaldoko Berritzegunean eta baita eskolabakegune.euskadi.net web orrialdeari esker.

Bertan, orientazioak, proposamenak eta profesionalentzako materialak aurkituko dira. "Bakegunea eraiki nahi izan dugu, benetakoa eta birtuala eta elkarrekin bizitzeko behar ditugun baloreak eta dohainak nabarbenduko ditudu", gaineratu du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea