Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2018ko martxoaren 8ko greba feminista: Jarraipena Nafarroako Parlamentuan

Politika

NAFARROAKO PARLAMENTUA

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, I-E eta PSNko legebiltzarkideak M8ko grebara batu dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/03/05

UPNk ez beste Parlamentuko Mahaiko alderdi guztiek fatxadan mantal bat eskegitzea onartu dute.

  • Nafarroako Parlamentua. EiTBren artxibotik ateratako irudia.

    Nafarroako Parlamentua. EiTBren artxibotik ateratako irudia.

    Nafarroako Parlamentua. EiTBren artxibotik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Bidali

UPNk ez beste Nafarroako Parlamentuko alderdi guztiek martxoaren 8rako deituta dagoen greba feminista babesten dute, bakoitzak bere modura.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren eta Bozeramaile Batzordearen bileraren ostean, martxoaren 8ari begira duten jarrera azaldu dute alderdi politikoei. Emakumeen Nazioarteko Eguna izateaz gain, ostegunean kontrol saio eguna da Parlamentuan. PSNk eta Izquierda-Ezkerrak iragarri dutenez, beraien legebiltzarkide guztiak (gizon eta emakume) bilkuratik aterako dira edota ez dira joango. Geroa Bai, EH Bildu eta Podemosen kasuan, emakumezko legebiltzarkideak izango dira bilkuratik atera edo parte hartuko ez dutenak. UPNk, ostera, oraindik ez du erabaki zer egin.

Geroa Baiko emakumezko legebiltzarkideak kontrol saiora joango dira, baina 11:00etako kontzentrazioaren ondoren atera egingo dira, Unai Hualde legebiltzarkideak azaldu duenez. Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramailearen esanetan, koalizioko legebiltzarkideak kontrol saioan egongo dira 11:00ak arte nahiz eta ez duten parte hartuko. Podemos-Ahal Duguren izenean Carlos Cousok adierazi duenez, emakumezko legebiltzarkideak ez dira kontrol saiora joango eta gizonezkoak joango dira, baina ez dute emakumeen lana ordezkatuko. Jose Miguel Nuin Izquierda-Ezkerrako kideak aurreratu duenez, beraien taldeko bi legebiltzarkideak ez dira kontrol saiora joango. PSNren kasuan, ostera, gizon zein emakumeek lanuztea egingo dute 12:00etatik 14:00etara.

Javier Esparza UPNko bozeramaileak bere alderdiaren jarrera azaldu du eta UGTk eta CCOOk deitutako bi orduko lanuztea babesten dutela nabarmendu du. Emakumezko legebiltzarkideak kontrol saiora joango diren galdetuta, oraindik ez dutela erabaki baina ez duela uste esan du. Azkenik, Ana Beltran PPNko legebiltzarkideak azpimarratu du ez dutela greba babesten ez datozelako bat bere manifestuarekin.

Bestalde, UPNk ez beste Parlamentuko Mahaiko alderdi guztiek fatxadan mantal bat eskegitzea onartu dute. Horrez gain, kontzentrazioa egingo dute 11:00etan Parlamentuaren atarian, greba feministari babesa emateko eta emakumeen kontrako indarkeria salatzeko.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena