Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Gerenabarrena: 'EAk kolokan jar ditzake NaBai eta Arabako Aldundia'

Arabako EAJren presidenteak esan du bere alderdia "erabat leiala" izaten ari dela EArekin Aldundian eta "oso erraza" dela ituna "salbatzea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Gerenabarrena EAJren Arabako Buru Batzarraren presidenteak uste du EA NaBai eta Arabako Aldundia "kolokan jartzeko" helburua duen "apustu politikoan murgilduta" dagoela.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Gerenabarrenak azaldu duenez, EAJ "erabat leiala" izaten ari da EArekin Arabako Aldundian duen akordioan eta "salbatzea oso erraza da: itunaren hitzak eta izpiritua zehatz mehatz, argi eta leial beteta".

Eusko Alkartasunak ituna betetzen "jarraitzeko inongo arazorik ez" duela iritzi dio Gerenabarrenak. Baina ba omen dirudi Pello Irizar buru duen alderdia "Nafarroa Bai eta Arabako Aldundia kolokan jartzean datzan apustu politikoan murgilduta dagoela".

Haren esanetan, jarrera hori hauteskunde interesetatik "harago" doa eta "egiturazkoa izaten hasi da". Era berean, "maiatzeko hauteskundeetatik harago" doala esan du, "epe luzeko apustua" dela, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea