Politika -

Eusko Legebiltzarrean

Gaur eratuko dute Arabako ustezko ustelkeria ikertzeko batzordea

Noiz hasi erabakiko dute ere. Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek babestu dute ikerketa, Eusko Alderdi Jeltzaleak izan ezik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan eratuko da Eusko Legebiltzarrean, Araban izandako ustezko ustelkeria eta espioitza kasuak ikertzeko batzordea.

Alderdi guztiek babestu dute ikerketa hori EAJk izan ezik. Jeltzaleek uste dute hainbat alderdik batzordearen aitzakiarekin, beste interes batzuk defendatu nahi dituztela.

Iñaki Gerenabarrena Arabako jeltzaleen presidentearen hitzetan, bere alderdiak inork baino interes handiagoa du kasu guzti horiek argitzeko, hainbat alderdikide nahastuta daudelako. Dena den, guztiz baztertu du bere alderdia nahastuta egotea. Alderdi sozialistak berriz, zalantzan jarri du kasua argitzeko benetako borondatea dagoen.

Alderdi popularrak aurreko legealdiko Industria, Kultura eta Herrizaingo Sailetako arduradun gorenen agerraldiak ere eskatuko ditu batzordean.

Aralarrek bezala, Ezker Batuak uste du saihestu egin behar dela erabilera elektoralista.

Eusko Alkartasunari egokitu zaio batzordearen presidentzia, eta Juanjo Agirrezabalak arintasuna eman nahi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea