Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Amnistia Internazionala: Adierazpen askatasunaren aurkako gehiegikerien aurka

Politika

'Txiokatu... ausartzen bazara'

Adierazpen askatasunaren aurkako 'gehiegikeriak' salatu ditu AIk

agentziak | erredakzioa

2018/03/13

Terrorismoa goratu edo biktimak iraintzeagatik zigortutako pertsonak 119 izan dira 7 urtetan. Kasuen % 90ean, desegindako edo jarduten ez diren taldeekin zerikusia zuten; 14k zuten lotura ISISekin.

  • Auzitegi Gorenak duela gutxi berretsi zuen Valtonycen aurkako epaia, hiru urte t'erdikoa

    Auzitegi Gorenak duela gutxi berretsi zuen Valtonycen aurkako epaia, hiru urte t'erdikoa

    Auzitegi Gorenak duela gutxi berretsi zuen Valtonycen aurkako epaia, hiru urte t'erdikoa
  • Whatsapp
  • Bidali

Terrorismoaren aurkako legeak "gehiegikeriaz erabiltzen" ari dira Espainian, Amnistia Internazionalaren arabera, eta horrek Interneten terrorismoa goraipatu eta biktimak iraintzegatik zigortutako pertsonen kopuruak nabarmen igotzea eragin du: 119 izan dira 2011tik, eta erdia baino gehiago azken bi urteetan.

Giza eskubideen aldeko organizazioak 'Txiokatu… ausartzen bazara' izeneko txostena argitaratu du, eta azken urteetan Auzitegi Nazionalak kazetarien, artisten eta sare sozialetako erabiltzeen aurka jarritako zigorrak, Zigor Kodearen 578 artikuluari helduta, aztertu ditu. 2011an pertsona bakarra zigortu zuten; 15, 2012an; 7, 2013an, eta 12, 2014an.

Hala, 2015etik aurrera, alegia, Mozal Legeaz geroztik, kopurua neurririk gabe hazi da, urte horretako 18 zigorretatik iazko 31 pertsonetara, baina 2016an jo zuen goia, 35 pertsona zigortuta.

Ordutik hona, "agintariek milaka isun jarri dizkiete manifestariei, giza eskubideen defendatzaileei eta kazetariei, adierazpen askatasunari lotutako jardunbideengatik", deitoratu du AIak. Gainera, Espainiako terrorismoaren aurkako legeak orokorregiak direla eta gutxi zehazten dutela kritikatu du.

Gainera, gehienetan, hamarretik bederatzitan, hain zuzen, Espainia "barruko" talde armatuei, dagoeneko "deseginda daudenak edo jarduten ez direnak", lotuta jarri dituzte zigorrak: "goraipatzeagatik" jarritako 117 zigorretatik, 14k baino ez dute lotura zuzena izan Estatu Islamikoarekin.

Hori dela eta salatu du organizazioak kasu gehienetan ez dutela nazioarteko zuzenbideak adierazpen askatasuna mugatzeko ezartzen dituen baldintzak betetzen, hau da, oso beharrezkoak direnean baino ez aplikatzea eta neurrikoak izatea, segurtasun nazionala bermatu ahal izateko.

Segurtasun nazionala bermatzeko beste baldintza bat gorroto nazionala, arrazakeria edo erlijioaren aurkakoa mugatzea da, baina "zenbait adierazpen zigortzeak delitu terroristen biktimak iraintzen dituztela argudiatuta ez ditu baldintzak horiek betetzen", gaineratu du.

Txostenak 'Armiarma operazioaren' faseetan atxilotutakoak jaso ditu, esaterako, Arkaitz Terron Twiterreko erabiltzailea, Alfonso Lazaro eta Raul Garcia titiriteroak, Cesar Strawberry eta Pablo Hasel musikariak, Boro kazetaria eta Cassandra Vera ikaslea aipatu ditu.

Pertsona horiek, 578. artikulua aplikatuta, "eragin suntsitzailea"  pairatu dute, isun handiak eta zenbait bolada gaitasungabetuta, baita espetxera bidaliak ere izan dira.

Zigorrez harago, terrorismoaren aurkako legedia "gehiegikeriaz erabiltzeak pertsonek euren burua zentsuratzera behartzen ditu, errepresioa jasatearen beldur" direlako.

Horregatik guztiagatik, 578. artikulua bertan behera uztea eskatu du. Era berean, "beste pertsona batzuk erraz identifikatu ahal den delitu bat egitera animatzen duten" adierazpenak baino ez dituztela zigortuko bermatzea eskatu dute, beti ere "delitua egiteko aukera handiak daudenean".

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena