Politika -

Eusko Legebiltzarra

Arabako ustezko ustelkeria kasuaren ikerketa batzordea osatu dute

Juanjo Agirrezabala EAren legebiltzarkidea izendatu dute presidente. Arabako EAJko kideak daude auziperatuta kontratazioetan izandako ustezko irregulartasunengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren sailek eta elkarteek egindako kontratazioetan izandako ustezko irregulartasunak ikertuko dituen Legebiltzarreko Batzordeak datorren astean zehaztuko du lan-plangintza. Arabako EAJko buruzagiak daude auziperatuta ustezko ustelkeria kasuan.

Batzordea gaur osatu dute eta Juanjo Agirrezabala EAko parlamentaria izendatu dute presidente.

Agirrezabalak esan du batzordea osatu ostean, datozen egunetan bilerak egingo dituztela taldearen lana zehazteko.

Eskatu behar duten dokumentazioa, bileren egutegia eta agerraldietarako eskatuko dituzten pertsonen izenak zehaztuko dituzte.

Agirrezabalak Batzordearen gardentasuna babestu du, izan ere, politikariek "kontratua" sinatzen omen dute herritarrekin eta orain, irregulartasunak izan ote diren argitzeko ardura dute.

Agirrezabalak iragarri du Batzordearen hurrengo bilera datorren ostiralean izango dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea