Politika -
Brouard-Muguruza omenaldia
Ezker abertzaleak 'hartutako bidea' berretsi du
Santi Brouard eta Josu Muguruzari egindako omenaldian, Angel Alcalde HBko diputatu ohiak presoek "prozesu politikoan" parte har dezaten eskatu du.
Erredakzioa
Txelui Moreno ezker abertzaleko ordezkariak azken asteetan "hartutako bideari" eutsi behar diotela esan du, "onartutako erabaki eta konpromisoekin koherentzia gorde eta benetako testuinguru demokratikoa eta eskubidez betetakoa sortzeko".
Morenok, gainera, Estatuko agintariek ez diotela ezker abertzaleari Aralarri jarritako "alfonbra gorririk jarri" salatu du. Horretarako arrazoi bat dago, Morenoren hitzetan: ezker abertzaleak Estatua "norgehiagoka politikora" bultzatzen duela eta egoera horretan Estatua "ahulagoa" dela.
Adierazpen hauek, Bilboko Casillan Santi Brouard eta Josu Muguruzari egindako omenaldian egin ditu Txelui Morenok. Brouard eta Muguruza gaur 26 eta 21 urte hil zituzten, hurrenez-hurren.
Presoen parte-hartzea
Ekitaldi berean, Angel Alcalde ETAko kide ohiak eta HBko parlamentari ohiak Gernikako Akordioaren aldarrikapenak "presoentzako konponbide" bihur daitezen eskatu du, hauek era "prozesu politikoan" parte hartzeko aukera izan dezaten.