Politika -

'Noos auzia

Urdangarini eta Torresi zigorra handitzea eskatu du Fiskaltzak

'Noos auziko' sententziari jarritako helegiteak aztertuko ditu gaur Gorenak, ondoren azken epaia emateko. Abokatuek absoluzioa eskatzen duten arren, Fiskaltzak are zigor handiagoak nahi ditu bientzat.

Iñaki Urdangarin, 'Noos auziko' epaiketan.
Iñaki Urdangarin, 'Noos auziko' epaiketan.
Noos kasuan, Urdangarin eta Torresen zigorra igotzea eskatu du Fiskalak

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak gaur, asteazkena, aztertuko ditu 'Noos auziko' epaiaren kontra aldeek aurkeztutako helegiteak. Palmako Auzitegiak 2017ko otsailean eman zuen  epaia, eta Fiskaltzak, Estatuko Abokatutzak, Diego Torresek, Jaume Matasek eta Iñaki Urdangarinek aurkeztu zuten errekurtsoa. Urdangarini eta Torresi ezarritako zigorrak handitzea eskatu du fiskalak, "sekuentzia osoaren motor nagusiak" zirela argudiatuta.

Urdangarini epaileak ezarritako sei urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra 10 urtera luzatzea eskatu du Angeles Garrido fiskalak. Gorenean egindako bista publiko batean egin du zigorrak areagotzeko eskaria Ministerio Publikoko ordezkariak. Jaume Matas Balearretako presidente ohiari ezarritako zigorra ere areagotzeko eskatu du. Fiskalak argudiatu duenez, diru publikoa bidegabe erabiltzea "aldebiko delitua" da, eta, beraz, bi aldeek jaso behar dute zigorra. "Administrazio publikoan ezin da bakoitzak nahi duena egin", esan Garridok.

Palmako Auzitegiak zazpi pertsona zigortu zituen (18 ziren auzipetuak), baina hiruk bakarrik jaso zituzten espetxean sartzeko moduko zigorrak: Urdangarini sei urte eta hiru hilabeteko zigorra ezarri zion, Torresi zortzi urte eta sei hilabetekoa, eta Matasi hiru urte eta zortzi hilabetekoa. Epaimahaiaren ustez, Noos Institutua aberasteko erabili zuen Urdangarinek, eta honako delituak egotzi zizkion: prebarikazio delitu jarraitua (delitu honekin batera, dokumentu publikoa faltsutzea eta ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea leporatu dizkiote), Administrazio Publikoari iruzurra egitea, influentzia trafikoa eta Ogasun Publikoaren kontrako bi delitu.

Hasieran, 19 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen Fiskaltzak, baina Palmako Auzitegiak hainbat delitu sei urtera jaitsi zuen espetxealdia, hainbat delitu ezin zirela frogatu argudiatuta.

Orain, zigorra berriro aztertzeko eskatu dio Fiskaltzak Gorenari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin Auzitegi Gorena albisteak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak