Politika -

Ekimena

GALen biktimei 'barkamena' eskatzeko exijituko dio Aralarrek Lopezi

Ekimena Legebiltzarrera eramango du Aralarrek, beste zeinbaiten artean. Izan ere, Aralarrek uste du Jaurlaritzak "biktima guztiak" aintzat hartu behar dituela, eta "maila berean jarri".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GALen biktimei "barkamena" eskatzeko exijituko dio Aralarrek Patxi Lopez lehendakariari, "Ibarretxek 2007an ETAren biktimentzat eskatu zuen moduan".

Ekimena Legebiltzarrera eramango du Aralarrek, beste zeinbaiten artean. Izan ere, Aralarrek uste du Jaurlaritzak "biktima guztiak" aintzat hartu behar dituela, eta "maila berean jarri".

Ildo beretik, Aralarrek txalotu egin du ETAk hildako bi ertzainen alargunak asteburu honetan Brouarden eta Muguruzaren oroimen ekitaldira joan izana.

Ekimen hauekin "biktima guztien aurrean berdintasunez jokatzeko eta apurtutako kontsentsua berreskuratu" nahi du Aintzane Ezenarroren alderdiak.

Duela hamabost egun, "eta alde bakarreko memoriaren egunaren inguruan", Aralarrek salatu egin zuen, "biktimen inguruko kontsentsua apurtu egin dutela".

"Batetik, Felipe Gonzalezen adierazpenak salatzeari uko egin baitio lehendakariak, jada epaituta dauden igarotako kontuak direla esanez, nahiz eta kasurik gehienak argitu gabe dauden oraindik. Bestetik, Giza Eskubideen zuzendariak euskal gizartea deskalifikatu egin du, eta uko egin dio, baita ere, Gonzalezen hitzen gainean iritzia emateari. Hirugarrenik, Hezkuntza sailak biktima batzuen testigantzekin webgune bat abiarazi du, bakarrik biktima batzuekin", azaldu du Ezenarrok Legebiltzarrean egindako agerraldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea