Politika -
Puigdemonten defentsa
'Ezin da egintzat jo Alemaniak Puigdemont Espainiara entregatuko duenik'
Puigdemonten abokatuaren ustez, Alemanian atxilotu izana "Espainiako Gobernuaren estrategiari erantzuten dio, egun osoan lokalizatua eta monitorizatua egon delako".
eitb.eus
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren abokatuaren hitzetan, "ezin da egintzat jo Alemaniak Puigdemont Espainiara entregatuko duenik". Jaume Alonso Cuevillasen ustez, Espainian "matxino" delitutzat jasotzen dena Alemaniako kode penalak jasotzen duen "goi-mailako traizio" delituaren parekoa dela uste du Espainiako Estatuak, baina legedi bietan "indarkeria eman izana beharrezkoa" da delitua izateko "eta hori ez da gertatu".
Alonso Cuevillasek Radio Euskadiko Boulevard saioan astelehen honetan egindako adierazpenen arabera, Pugidemontek "ez du Espainian epaiketa justua izateko bermerik". Horren harira, hainbat adibide eman ditu Alonso-Cuevillasek; esaterako, "epaileak Puigdemont deitu zuenetik abokatuek 24 ordu baino gutxiago izan zutela defentsa prestatzeko eta espetxean sartzeko emandako arrazoiak iritzi juridikoetan baino politikoetan oinarritzen direla".
Bestalde, Alonso Cuevillasen hitzetan, Puigdemont Alemanian atxilotu izana "Espainiako Gobernuaren estrategiari erantzuten dio, egun osoan lokalizatua eta monitorizatua egon delako".
JxCateko buruaren abokatua Hanburgora bidaiatuko da astelehen honetan Puigdemontek Alemanian izango dituen abokatuekin harremanetan jartzeko. Horren harira, Puigdemontentzat asiloa eskatzeko aukera oraindik goiz dela esan du.