Politika -
Herrizaingoren berregituraketa
Udaltzaingoak kartelak eta pintadak kenduko ditu aurrerantzean
Hauxe da Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu ostean, Herrizaingo Sailaren egitura berriaren aldaketa esanguratsuenetako bat.
Erredakzioa
Udaltzaingoak legez kontrako pintadak eta kartelak kentzeko eta segurtasun pribatua kudeatzeko ardura izango du aurrerantzean.
Gobernu Kontseiluak Herrizaingo Saila berregituratzea onartu du gaurko bileran, funtzionaltasuna eta austeritatea bultzatzeko eta egiturak arrazionalizatzekoa asmoz.
Astearte honetan adostutako egituraren arabera, Baliabide Tekniko eta Azpiegituren Zuzendaritza, eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzaren eta Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetearen Zuzendaritzaren artean banatuko ditu bere eginkizunak. Horrenbestez, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Azpiegituren Zuzendaritza eta Kabinetearen eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritza izango dira aurrerantzean.
Horren harian, Hauteskunde Zuzendaritza desagertuko da, eta horren eginkizunak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak hartuko ditu bere gain, eta Hauteskunde, Joko eta Ikuskizun Administrazioaren Zuzendaritza izendatu dute.
Meteorologia Zuzendaritza Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzan integratzea erabaki dute, horrela, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritza izango da aurrerantzean. Herrizaingo Sailburuordetzaren alorreko birmoldaketa horren eginkizunen artean sartu da Trafiko Zuzendaritza.