Politika -

Protesta Alemanian

Puigdemont aske uzteko eskatuko du ANCk Berlinen, igandean egingo duen manifestazioan

'Konponbide politikoaren alde: preso politiko katalanak, aske', izango da martxaren leloa. ANCk Kataluniako zein Alemaniako herritarrek parte hartzea eskatu du.

Bartzelonan egindako manifestazioa, Puigdemonten atxiloketaren ostean. Argazkia: EFE
Bartzelonan egindako manifestazioa, Puigdemonten atxiloketaren ostean. Argazkia: EFE
Bartzelonan egindako manifestazioa, Puigdemonten atxiloketaren ostean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ANCk manifestazio bat deitu du iganderako Berlingo Barndenburgoko atean, Carles Puigdemont presidentearen atxiloketaren aurka protesta egiteko. Puigdemont Alemanian bertan atxilotu eta Neumünsterreko kartzelan sartu zuten.

'Konponbide politikoaren alde: preso politiko katalanak, aske', izango da martxaren leloa, ANCk jakinarazi duenez.

Erakundeak, gainera, Kataluniako zein "Espainiak hartutako joera autoritarioagatik eta haien herrialdeak izan dezakeen zereginagatik kexu diren" Alemaniako herritarrek parte hartzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Gaurko titularrak Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès albisteak Manifestazioak Kataluniako Generalitatea