Politika -

Aberri Eguna

Eskubide sozialetan oinarritutako burujabetza defendatu du Ahal Duguk

Horrez gain, alderdi moreak modu inklusiboan eta anitzean ulertutako aberria aldarrikatu du, Bilbon Aberri Eguna ospatzeko egindako ekitaldian.

Lander Martinez, Ahal Duguko idazkari nagusia. EiTB
Lander Martinez, Ahal Duguko idazkari nagusia. EiTB
Euskadik alternatiba soziala behar duela esan du Ahal Duguk

1:28

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutsu sozial esanguratsua duen "euskal agenda berria" dagoela azpimarratu du gaur goizean Lander Martinez Ahal Duguren idazkari nagusiak Bilbon. Testuinguru horretan, "EAJren politika agortuek eta okerrek" tokirik ez duten alternatiba politikoa behar dela berresteaz gain, lan hori alderdi moreak soilik egin dezakeela aipatu du.

"EAJk denbora gehiegi darama agintzen", gaineratu du Martinezek Aberri Eguna ospatzeko alderdiak Bilbon antolatutako ekitaldian. Horrez gain, Euskadik alderdi progresistek elkarrekin landuta bakarrik lor daitekeen alternatiba behar duela esan du.

 

"EAJk denbora gehiegi darama agintzen"

Ahal Duguren buruzagiak ohartarazitakoaren arabera, "areagotzen ari den desberdintasun soziala ezkutatzeko erabiltzen diren aberriak" daude. EAJ eta PP alderdiei aipamena eginez, "aberri horien kontura liskarrean ari direnen antzerkiak berdin duela" adierazi du, "bien interesak berdinak direla erakusten dutelako itunak egiten dituzten bakoitzean".

 

20180401141629_lander-martinez-elkarrekin-podemos_

20180401141629_lander-martinez-elkarrekin-podemos_

Lander Martínez, Aberri Eguneko ekitaldian. Argazkia: @PodemosEuskadi_

"Euskadiren etorkizuna kaleetan idazten ari dela" esan eta gero, Euskal Estatutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, lana, pentsioak eta eskubide sozialak ardatz izan behar duela azpimarratu du.

Euskadi "aberri gisa" ikusten duela baieztatu du Martinezek, eta euskal gizartea "anitza" dela. Nafarroarekin eta Iparralderekin "harremana sendotzearen" alde agertu da, euskararen balioa defendatzeaz gain. Bestalde, Euskadiren gaitasun konpententziala "eraso zentralizatzaileetatik babesteko" beharraz hitz egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aberri Eguna gaur Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak