Politika -
Terrorismoaren biktimak
Josu Puellesek kritikatu egin ditu Sagarzazu eta Rodero
Hain zuzen ere, Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren aldeko omenaldira joateagatik kritikatu ditu ETAk iaz hildako poliziaren anaiak.
Erredakzioa
Josu Puelles, Eduardo Puelles ETAk iaz hildako poliziaren anaia, asteburuan Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren omenaldira joan ziren ETAren biktimei zuzendu zaie hainbat hedabidetan gaur publikatutako gutun batean.
Hain zuzen ere, "ETAren legitimazio ekitaldi batera joan izana" haien "kontzientzietan" geratuko dela esan die Cristina Sagarzazu eta Rosa Rodero ETAk hildako bi ertzainen alargunei.
ETAk hildako agentearen anaiak "errespetua" adierazi die, baina joan diren ekitaldian "haien senarren hilketak, mehatxuak, gezurrak eta irainak babesten dituzten pertsonak" zeudela gaineratu du.
"Ez nago irainduta, kezkatuta baizik. Oso kezkatuta, gizartearen parte batek arrazionalizatu egin baitu terrorismoa legitimatzeko erabilitzen dituzten argudio politikoak. Eta zuek zarete horren adibide argia", esan die aipatu biktimei.