Politika -

Polizia-operazioa

Aske utzi dituzte astelehenean Iparraldean atxilotutako hiru gazteak

Bidarrain, Ortzaizen eta Armendaritzen atxilotu zituzten, 2009an izandako istilu batzuen harira. Horietako bi adingabeak omen ziren istiluak gertatu zirenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gazte atxilotu dituzte gaur goizean Nafarroa Beherean 2009ko istilu batzuen harira, Efe albiste-agentziak ikerketako iturriak aipatuta jakinarazi duenez.

"Kalaka auzia" salatzeko Donibane Garazin egin zuten manifestazioaren ostean, 2008ko azaroan, izandako istiluetan parte hartzea leporatuta atxilotu zuten Armendaritzen gaur atzeman duten gaztea eta epaiaren zain zegoen, Kazeta.info-k zehaztu duenez.

Bidarrain William Indart atxilotu dute, bere garaian ere manifestazioko istiluengatik ere atxilotua. Ortzaizen Julien Bidart atxilotu dute.

Aipatu iturrien arabera, hiru atxilotuetako bi adingabeak omen ziren istiluak gertatu zirenean.

Efek, berriz, dio 2009an Bidarrain molotov koktelak jaurtitzeagatik atzeman dituztela hiru gazteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea