Politika -

ESPAINIAKO AURREKONTUAK

EAErako inbertsioak jasotzen dituen kontuak ez blokeatzeko deia, De Andresek EAJri

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak esan duenez, Espainiako aurrekontu proiektuak 509 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ditu Euskadirako, beti ere kontuak aurrera ateratzen badira.

Javier De Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Artxiboko argazkia: EFE
Javier De Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Artxiboko argazkia: EFE
Javier De Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier De Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkariak dei zuzena egin dio gaur EAJri, Espainiako Aurrekontuak babestu ditzan. Haren esanetan, aurrekontu proiektuak Euskadirentzat aurreikusten dituen inbertsioak daude jokoan. Jeltzaleek 155. artikulua bertan behera gelditzea baldintza gisa jarri badute ere, Kataluniako egoerak kontuak onartzerakoan ez lukeela eraginik izan behar uste du De Andresek.

Espainiako 2018rako aurrekontu proiektuak Euskadirako aurreikusten dituen diru-partida nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean De Andresek prentsaurrean. Zehatz-mehatz esanda, Espainiako Gobernuak 509 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ditu Euskadirako, iaz baino % 32 gehiago.

Mariano Rajoyren Gobernuak ez dauka nahikoa babesik aurrekontu proiektua aurrera ateratzeko, eta EAJri begira jarri da.

EAJk Espainiako Aurrekontuak babestu zituen iaz. Aurtengo aurrekontu proiektuari begira, kontuak ez blokeatzeko eskatu dio De Andresek EAJri. Zehazki, Espainiako Gobernuko ordezkariaren hitzetan, jeltzaleek ezin dute "albo batera gelditu" eta Euskadiri zein Espainiari "bultzada" emango dioten aurrekontuak "blokeatu".

Halaber, EAEko 2018rako Aurrekontuak Euskadiko PPren abstentzioari esker onartu zirela gogoratu du.

De Andresek onartu duenez, EAJk aurrekontu proiektua "blokeatuko" balu aurreikusitako inbertsioak geldiarazi edota atzeratu egingo lirateke.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Albisteak Alderdi Popularra Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Alderdi politikoak albisteak Ekonomia 2024 Javier de Andres gaur Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Madrilgo gertakizunak