Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Cifuentesen masterra: Ez dago ez aktarik eta ezta Master Amaierako Lanik ere

Politika

MADRIL

Errektorea Cifuentesen masterrari buruz: 'Ez dago aktarik eta Master Amaierako lanik'

AGENTZIAK

2018/04/06

Bestalde, ukatu egin du bera edota unibertsitateko gobernuko beste kideren bat Cristina Cifuentesen akta faltsutzen ahalegindu denik, masterreko zuzendariak esandakoaren aurka.

1:27
  • Whatsapp
  • Bidali

Javier Ramos Juan Carlos erregea Unibertsitateko errektoreak gaur ziurtatu duenez, ez dago Cristina Cifuentesen Master Amaierako Lanaren (MAL) jendaurreko defentsaren aktarik eta, beraz, ezin da baieztatu Madrilgo erkidegoko presidenteak defentsa hori egin zuenik.

Ramosek prentsaurrean azaldu duenez, ebaluazio-akta gordetzea "derrigorrezkoa" da, baina ez dago, ezta Master Amaierako Lanaren memoriaren arrastorik ere.

Alicia Lopez de los Mozos irakasleak eskutitza bidali zion unibertsitateari ez zela Cifuentes ebaluatu behar zuen epaimahaiko kide izan eta Madrilgo presidenteak erakutsi zuen aktako sinadura ez zela berea argudiatuz. Horren ondotik, auzia Fiskaltzaren esku uztea erabaki zuen unibertsitateak eta tramite hori gaur gauzatu du.

Juan Carlos erregea Unibertsitateak Alvarez Conde masterreko zuzendariaren eta Pablo Chico irakaslearen idatziak, aktak eta Lopez de los Mozos irakaslearen eskutitza aurkeztu ditu Fiskaltzaren aurrean.

Bestalde, ukatu egin du bera edota unibertsitateko gobernuko beste kideren bat Cristina Cifuentesen akta faltsutzen ahalegindu denik, masterreko zuzendariak gaur goizean esandakoaren aurka.

Enrique Alvarez Conde masterreko zuzendariak ostiral honetan onartu duenez, Juan Carlos erregea Unibertsitateko errektoreak aginduta, Cristina Cifuentesen Master Amaierako Lana epaitzeko epaimahaiak ustez egin zuen akta berreraiki zuen martxoaren 21ean. Akusazio horiek guztiak ukatu ditu errektoreak eta ez du baztertzen auzibidea hastea. Gaineratu duenez, akatsak egin ahal izan baditu ere, ez du "inoiz" legez kanpoko ezer egin.

Cristina Cifuentes: "Ez dut dimitituko"

Madrilgo erkidegoko presidenteak jakinarazi duenez, ez du legez kanpoko ezer egin, ez du gezurrik esan eta, beraz, ez du dimitituko.

Gaineratu duenez, Juan Carlos erregea Unibertsitatean masterra egin eta bukatu zuen eta Master Amaierako Lana ere aurkeztu zuen.

PPren batzar nazionala hasi aurretik kazetarien aurrean azaldu duenez, unibertsitateari dagokio gauzak argitzea. "Ikasle gisa matrikula egin nuela, ikasgaiak egin nituela eta Master Amaierako Lana gainditu nuela frogatzea dagokit", gaineratu du.

Bestalde, unibertsitatearekiko eta justiziarekiko konfiantza erakutsi du. "Auzitegiek zehaztu ditzatela erantzukizunak. Unibertsitateaz gain, bada beste kaltetu bat: ni neu", azpimarratu du.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena