Politika -
Mugimenduak Batasunean
Ezker abertzaleak bihar aurkeztuko du bere proiektu politiko berria
Gara eta Berria egunkariek jakinarazi dutenez, ezker abertzaleak "konpromiso publiko berriak" hartuko ditu agerraldian.
Erredakzioa
Ezker abertzaleak larunbat honetan aurkeztu ditu bere "proiektu politiko berriaren oinarriak", eta horrekin defendatu egingo du "bide politikoekin" duen "konpromiso irmo eta zalantzarik gabekoa".
Gaur Gara eta Berria egunkariek aurreratu dutenez, agerraldia Iruñeko hotel batean egingo dute, eta bertan "ezker abertzalearen ordezkaritza handia eta askotarikoa" izango da.
Proiektua ''Zutik Euskal Herria'' adierazpenaren baitan kokatuko da eta, biharko ekitaldiaz baliatuta, ezker abertzaleak "konpromiso publiko berriak" hartuko ditu, betiere aipatu iturrien arabera.
Batasuna ohiaren proiektu politikoak independentzia eta sozialismoa lortzea izango du helburu, "herritarren mobilizazioa, desobedientzia zibila, ideien borroka eta parte-hartze politiko-instituzionala" izanda "ekintza politikoaren tresnak".
Adierazpena eztabaidagai izan dute azken asteetan, Iruñeko adierazpena fruitu izan zuen prozesuan egin zuten bezala.