Politika -

Bilera

'Eskumen legegileak dituzten eskualdeei paper garrantzitsuagoa onartu behar die EBk'

Iñigo Urkullu lehendakaria Geert Bourgeois Flandriako ministro-presidentearekin bildu da. Biek inplikazio handiagoa eskatu dute EBren erabakiak hartzeko prozesuan.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Geert Bourgeois Frandesko ministro-presidentea. EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Geert Bourgeois Frandesko ministro-presidentea. EFE
Lehendakariak Katalunyan hauteskundeak akordio bidez sahiestea espero du

0:32

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du Euskadi eta Flandria eskumen legegileak dituzten eskualdeek eta estatu konfederatuek Europar Batasunean (EB) "paper garrantzitsuagoa" izatearen alde daudela, baita "Justizia Auzitegirako sarbide zuzena" izatearen alde ere. Halaber, adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrizketa foroa proposatu duela "maila askotako benetako gobernantza artikulatzeko", eta, ildo horretan, "Europar Batasuneko erakundeetan parte hartzeko bide egokiak ezartzea" proposatu du, "efikaziagatik".

Urkulluk 13:00ak aldera egin du agerraldia, Lehendakaritzan, Geert Bourgeois Flandriako ministro-presidentearekin batera; azken honek lehenengoz bisitatu du ofizialki Euskadi. 2015eko ekainaren 1ean Bruselan Intentzioen Deklarazioa sinatu zuten, honek hainbat kolaborazio aurreikusten ditu honako gai hauetan: Berrikuntza, Ikerketa eta Garapena; Lanbide Heziketa; Ingurumena eta aldaketa klimatikoa; Osasuna; Industria kulturalak eta sortzaileak.

Lehendakariak azaldu duenez, euskal herritarrek eta flamenkoek politika arloan ere kolaboratzen dute, integrazio europarrerako prozesuan duten papera bultzatuz. "Flandria eta Euskadi bat gatoz EBk eskumen legegileak dituzten eskualdeei paper garrantzitsuagoa eman behar diela esatean, estatu federatuak barne, 'Europaren etorkizunari buruzko liburu zuria'n irekitako prozesuan".

Urkulluren hitzetan, "antolaera hau europazaletasun sentimendu sakonean oinarritzen da, eta bat dator proportzionaltasun printzipioarekin, baita maila askotako gobernantza ideiarekin ere".

Horren haritik, "estatu federatuek eta eskumen legegileak dituzten eskualdeek Europar Batasunaren barruan erabakiak hartzeko protzesuan inplikazio handiagoa" nahi dutela adierazi du, "baita Justizia Auzitegirako sarbide zuzena izatea ere, interes partikularra, zehatza eta zuzena eduki beharrik izan gabe".

Elkarrizketa foroa

Halaber, adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrizketa foroa proposatu duela "maila askotako benetako gobernantza artikulatzeko". "Eskumen legegileak dituzten eskualdeek egiturazko modu aktiboagoan parte hartu ahal izatea da geure helburua. Partaidetza handiago hau herritarren aurrean bidezkotasuna lortzeko bidetzat hartzen dugu", adierazi du.

Modu honetan, "Europar Batasuneko erakundeetan parte hartzeko bide egokiak ezartzea" proposatu du, "efikaziagatik", "bai politika sozialak bai ekonomikoak hobeto garatzeko, orokorrean, erabaki politiko eta instituzionalen kate osoa”. Halaber, Euskadik eta Flandriak "Bake eta Bizikidetza programan lankidetza bultzatzeko helburua" partekatzen dutela nabarmendu du, "Europan eta munduan Giza Eskubideak sustatzeko".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Urkullu azken albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Belgika bideoak Gaurko azken ordukoa