Politika -

Euskal aurrekontuak

EAk eta UPyDk aurrekontuen osoko zuzenketak aurkeztuko dituzte

EBk ere osoko zuzenketa aurkezteko asmoa dauka. Aralarrek, berriz, ez du oraindik zer egin erabaki eta EAJk aurretik iragarri zuen proiektua atzera botatze asmorik ez duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juanjo Agirrezabala eta Gorka Maneiro, EA eta UPyDko parlamentariek Euskal Autonomi Erkidegoko aurrekontu orokorren proiektuari osoko zuzenketa aurkeztu eta Gobernuari bueltan ematea eskatuko dute.

Agirrezabalaren hitzetan, aurrekontu horrek ez du krisitik ateratzeko balio, alderantziz, "oztopo" egiten duela. Maneirok, berriz, zuzenketa horien bidez Gobernuarengan duten "konfiantza eza" erakutsi nahi dutela adierazi du, izan ere, Gobernuak ez du Euskadiren "aldaketa politikoa" islatzen.

Mikel Arana (EB) Talde Mistoko beste kideak ere osoko zuzenketa aurkezteko asmoa dauka EBko iturriek jakitera eman dutenez. Aralarrek, berriz, zer egin ez du oraindik erabaki. EAJk aurretik iragarri zuen ez duela osoko zuzenketarik aurkeztuko.

EAren ustez, "PSE-EEk eta PPk adostutako aurrekontuek ez diete euskal gizartearen gehiengoaren eskaerei erantzuten, ezta ekonomiak dituen benetako beharrei ere.

Gorka Maneiroren ustez, Eusko Jaurlaritzak ez du "aldaketa politikoaren proiektu fidagarririk, ezta abertzaleen diskurtsoaren aurrean bestelako aukerarik aurkezten". Maneiroren esanetan, azken hori sozialistek eta ''popularrek'' abertzaletasunari "beldur handia" diotelako gertatzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea