Politika -

2011ko hauteskundeak

PSOE-PP akordioa, Batasunak hauteskunde taldeak erabiltzea ekiditeko

Akordioa bart adostu zuten Federico Trillok eta Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteordeak eta Barne ministroak, baina akordio hori ez dute goizera arte zehaztu.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Federiko Trillo PPko Justizia bozeramaileak bere alderdiak eta PSOEk adostu berri duten akordioaren berri eman du. Akordio horren bitartez, Hauteskunde Legea eta Alderdien Legea aldatu egingo dute 2011ko hauteskundeetan Batasunak hauteskunde taldeak erabiltzeko modurik izan ez dezan.

Modu honetan, bi alderdi handiek Batasunak, edo haren bestelako deribatuek, talde elektoral ezberdinetan ezkutatuz aurkeztea saihestu nahi dute. Talde horiek, Alderdien Legetik kanpo zeuden gaur arte.

Era berean, Hauteskunde eta Alderdien Legeak aldatzen dituztenean, hauteskunde taldeetako ordezkariek lortutako kargua gal dezakete.

Igualmente, a partir de esta modificación de la Ley Electoral y la Ley de Partidos, los cargos electos de las agrupaciones de electores podrán ser suspendidos de su cargo.

Akordioa Trillok berak eta Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteordeak eta Barne ministroak adostu zuten bart, baina gaur goizean zehaztu dute.

Trillok Gobernuak horrelako neurrien alde egin izana positibotzat jo du Batasunak hauteskundeetara aurkezteko dituen asmoak errotik moztea ekarriko duelako eta terrorismoaren kontrako borrokan inflexio puntua markatzen duelako.

PP edo PSOEK EAJ bezalako gainontzeko alderdiekin kontakturik izan duten galdetu diotenean, Trillok terrorismoaren aurkako paktua Gobernuak PPrekin soilik duen akordioa dela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea