Politika -
Metro Bilbaoren 15. urtemuga
Adostasuna lortzea ez da inposatzea, esan dio lehendakariak Bilbaori
Aldundiak Garraio Patzuergoaren eta Metroaren kudeaketan ezin parte hartzea gaitzetsi du Bizkaiko ahaldun nagusiak.
Erredakzioa
Aldundiak Garraio Patzuergoaren eta Metroaren kudeaketan ezin parte hartzea gaitzetsi du Bizkaiko ahaldun nagusiak Metro Bilbaoren 15. urtemugaren ekitaldian.
"Akordioak lortzea, egin behar denaren gaineko adostasuna lortzea da", erantzun dio lehendakariak Barakaldoko Ansioko metro geralekuan. Hori horrela, "akordioak egitea ez da betikoek agintzea eta erabakitzea, baizik eta herritarrek erabakiak har dístatela".
"Herritarrek nahi dutena aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak akordiorako borondate hori sustatuko du lehendabizi, eta metro leku guztietara heltzea", gaineratu du.