Politika -
Iruñean
'Legearen araberako' alderdia iragarri du ezker abertzaleak
Laster alderdi berri horren izena emango dute eta "helburu politikoak lortzeko indarkeriaren edo mehatxuen erabilera gaitzetsi beharko du".
Erredakzioa
Alderdien Legearen araberako proiektu polítiko baten estatutuen izen-ematea iragarri du ezker abertzaleak gaur Iruñean.
Rufi Etxebarria Batasunako kide ohia eta Marian Beitialarrongoitia Hernaniko alkatea parte hartu dute ekitaldian. Gaztelaniaz eta euskaraz irakurri duten adierazpenaren arabera, alderdi berri horrek "helburu politikoak lortzeko indarkeriaren edo mehatxuen erabilera gaitzetsi beharko du".
Hori horrela, "bide politiko eta demokratikoekiko konpromisoa irmoa eta dudarik gabekoa izan behar da, egoeraren aldaketen menpe ez dagoena".
"Proiektu politiko honen independentziaren aldeko estrategia sozialistan ez dago&' || 'nbsp; indarkeriarentzako lekurik", azpimarratu dute Etxebarriak eta Beitialarrangoitiak.&' || 'nbsp;Adin eta arlo ezberdinetako 300 lagun inguru izan dira alderdi berriaren aurkezpen ekitaldian.
"Ez dago lekurik indarkeriaren edozein erabilerarentzat independentzia eta sozialismoa lortzeko proiektu politiko berri honen estrategian", Etxebarriak galderarik gabeko prentsaurreko batean esan duenez. "Bakea ez da bakarrik indarkeria eza, demokrazian eta justizia sozialean oinarritutako eredu baten gotorlekua baizik".
Ezker abertzaleko kideak proiektu berri horren ildoak ezagutarazi ditu; alegia, "barne egitura, funtzionamendu demokratikoa eta bide baketsu eta demokratikoetaz besterik ez baliatuko den jarduera" izango du muinean.
Gainera, ezker abertzalearen proiektuaren oinarriek bereziki kontuan hartzen dute "independentzia, euskalduntzea, sozialismoa, justizian eta askatasunean, feminismoan, internazionalistekiko eta inperioen kontrako herrien arteko elkartasunean oinarritutako etorkizuna, eta demokrazia partizipatiboa".