Politika -

Ekitaldia

II. Errepublikaren baloreak aldarrikatu dituzte Eibarren

Ezker Anitza-IU eta EPK alderdietako militanteak ekitaldi bat egin dute, eta Eibarko, Jakako eta Sahagungo alkate sozialistek beste ekitaldi bat II. Errepublikaren 87. Urteurrena gogoratzeko.

II. Errepublika gogoratzeko ekitaldia. EFE
II. Errepublika gogoratzeko ekitaldia. EFE
II. Errepublika gogoratzeko ekitaldia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren Errepublikaren 87. urteurrena aldarrikatzeko bi ekitaldi egin dituzte larunbat honetan Eibarrenbat PSE-EEk antolatuta eta bestea Ezker Anitza-IUk eta EPK alderdiek.

Eibarko, Jakako eta Sahagungo alkate sozialisteak "II. Errepublikako baloreak" indarrean daudela goraipatu dute, "gizartea eta erakundeak" gidatuko dituztela azpimarratzeaz gain. Hortik aurrera, "etorkizuna errepublikarra izango dela ziur" daudela berretsi du. Miguel de los Toyos Eibarko alkateaz gain, Juan Manuel Ramon Jakakoa eta Lisandro Garcia de Viuda Sahagungoa izan dira 1931ko apirilaren 14ean Bigarren Errepublika aldarrikatu zutela 87 urte bete direla ospatzeko PSE-EEk antolatutako ekitaldian.

Eibarko alkatearen esanetan, "gizarteak ikusarazi zien erakundeei monarkiatik errepublikara igarotzeko urratsa" eman beharra zegoela. Ondoren azpimarratu duenez, "herrialde baten antolakuntza edozein izanda ere, gizarteak ematen duena da esanguratsuena".

Juan Manuel Ramon Jakako alkateak esan duenaren arabera, "batzuk demokrazia legearen aginpidea dela diote; beste batzuek, berriz, bozkatzean soilik datzala uste dute". Ramonen aburuz, "biek arteko produktua" da demokrazia.

Bestalde, "Espainiako historiaren garai erabakior batekiko errespetuak" ez luke inolako zentzurik izango "benetako demokrazia bermatzeko estatu eredur bakar gisa hirugarren errepublika aldarrikatzeko ez bada", ondorioztatu du Lisandro Garcia de la Viuda Sahagungo alkateak.

Hiru talde sozialistak senidetzeko ekitaldia antolatu dute Eibarko Herriko Etxean.

Ezker Anitza-IU eta EPKren ekitaldia

Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaileak nabarmendu duenez, beharrezkoa da Espainian hirugarren errepublika ekarriko duen "behetik gorako" eta "batasun eta akordio zabalekin" egingo den "prozesu eratzailea" osatzea.

Saludekin batera izan dira Eibarko ekitaldian Jon Hernandez PCE-EPKko idazkari nagusia eta Arantza Gonzalez Gipuzkoako Ezker Anitza-IUko koordinatzailea, Eibarko Untzaga plazan egin duten ekitaldian.

Ezker Anitzak ere hirugarren errepublika beharrezkoa dela uste du eta "bide horrelan lan egiteko" deia egin du Arantza Gonzalez Gipuzkoako koordinatzaileak.

Hernandezek, bere aldetik esan du, "erabakitzeko eskubideak Estatu errepublikar federalaren aukera ere kontuan izan behar" duela, bestela, euskal herritar asko "baztertuko lirateke" eta "gezurrezko erabakitzeko eskubidea izango litzateke".

Interbentzioen amaieran, Marcelo Usabiaga militante komunista historikoaren alargunak bandera errepublikarra igo du Internazionala abesten zuten bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Eibar albisteak Alderdi politikoak berriak Albisteak Ezker Anitza albisteak