Politika -

Presoak

Mikel Albisu ETAko presoari jipoia eman diote Reauko kartzelan

Ospitalean dago. Ezker besoko kubitua hautsita du, betondoa zaurituta eta zenbait kolpe ditu gorputzean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Albisu ETAko presoari jipoia eman dio beste preso batek Reauko kartzelan (Frantzia), familiak jakinarazi duenez.

Iturri horren arabera, ospitalean dago Albisu. Ezker besoko kubitua hautsita du, betondoa zaurituta eta zenbait kolpe ditu gorputzean.

Sortuk erasoa zein "sakabanatze politika" gaitzetsi du. Izan ere, erasoa "babesik gabeko une batean" gertatu zela uste du alderdi abertzaleak, horiek baitira "sakabanatze politikak bilatzen dituen egoerak". Hortaz, espetxetan presoak bananduak ez egoteko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Frantzia ETA Albisteak Espetxe politika